Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Aukera berriak

abestiaren irudia

Diskoa: Aukera berriak

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Segurtasun afektiboa

Abeslaria/Artista/Taldea: ETS En Tol Sarmiento

Urtea: 2019

Diskoetxea: Baga biga produkzioak

Iraupena: 03:10 min

Gako-hitzak: Aukerak

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

AUKERA BERRIAK

Aurrera eta atzera, ikusi pausu berdinak

errepide zuzen honetan,

marraztutako bidetik isiltasuna

haizearen norabidean.

 

Puntu bati begira galtzen dugu ingurua

eta bertan dauden koloreak.

Baina bidegurutzeak dira aukera berriak,

dira aukera berriak,

aukera berriak.

 

Ahaztutako ateak azaltzen hasten dira

euren bila goazenean.

Ausardiaren hegoak astinduz hegan,

haizeak laztantzen nau orain.

Aldetara begira sentituz ingurua

eta bertan dauden koloreak.

Nire bidegurutzeak dira aukera berriak,

dira aukera berriak,

aukera berriak.

 

Margotuko ditugu kolore berriak,

orri zuri batetik ipuin ederrenak.

Irekiko ditugu batera ateak,

oihartzunak ekarri ditzala erantzunak…

eta aukera berriak.

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia