Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Aulki jokoa

abestiaren irudia

Diskoa: Ilun eta abar

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Heriotza

Abeslaria/Artista/Taldea: Idoia Asurmendi

Urtea: 2021

Diskoetxea: Egilea editore

Iraupena: 04:40 min

Gako-hitzak: aulki hutsa hutsunea bizi indar

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

AULKI JOKOA

Aulki huts bat dago
sukaldeko izkina hor(re)tan

aspalditik inork ez du bota nahi,
ezta bertan eseri ere.

Atzo hustu zen elizako
bosgarren lerroko lehen eserlekua,

ta ja ez du inork beteko igandetako mezetan.

Har ditzagun aulki hutsak ta sor dezagun
aulki joko bat, bihurtzeko zuen hutsuneak bizi indar, nolabait.

Ta zenbat okupatu dezakeen ez dagoen zerbaitek;

hutsune batek irensten gaitu ekaitzik handiena bailitzan.

Ta gaur gure txikitik,
gure izanetik ta ezinetik,
har dezagun atseden aulki hutsetan.

Har ditzagun aulki hutsak ta sor dezagun
aulki joko bat, bihurtzeko zuen hutsuneak bizi indar.

Hitzak: Maria Oses

Musika: Idoia Asurmendi

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia