Diskoa: Kaleak bizirik
Eremuak: Harmonian Hazten
Gaiak: Oreka eta afektibitatea
Azpigaiak: Enpatia, laguntasuna eta errespetua Emozioak eta sentimenduak
Abeslaria/Artista/Taldea: Potx eta Lotx
Urtea: 2021
Diskoetxea: Algara
Iraupena: 02:26 min
Gako-hitzak: haserre alai triste barre pozik
AURPEGI ILUNAK
Pozik joaten naiz kalera
baina zenbait kalabera
iristen bazait parera…
Zorrotz begiratzen diet.
Begiradez nahi dizkiet
haserre denak atera.
Alai bizitzeagatik
zeinentzako ta zergatik
zuretzako ta zugatik
aurpegi horretan aizu,
barre bat marraztu (e)zazu
haserre hoien gainetik!
Balizko egun kaxkarra
ez al da triste samarra?
Gorde dezagun indarra
itxaropenarentzako,
itxaropena delako
galdu ezin den bakarra!
Alai bizitzeagatik
zeinentzako ta zergatik
zuretzako ta zugatik
aurpegi horretan aizu,
barre bat marraztu (e)zazu
haserre horien gainetik!
Haserre daude gurekin
hori dirudi behinik behin
Nahiz ez dugun ezer egin.
Arren, ez egon erreta
edo ez belztu kopeta
errurik ez dugunokin.
Alai bizitzeagatik
zeinentzako ta zergatik
zuretzako ta zugatik
aurpegi horretan aizu,
barre bat marraztu (e)zazu
haserre horien gainetik!
haserre horien gainetik!
Potx eta Lotx
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.