Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Auskalomendi

abestiaren irudia

Diskoa: Herriko festetan

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Aisialdia

Azpigaiak: Ohiturak eta jaiak

Abeslaria/Artista/Taldea: Potx eta Lotx

Urtea: 2017

Diskoetxea: Algara

Iraupena: 02:21 min

Gako-hitzak: dantza jaia algara

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

AUSKALOMENDI

Itxafleroak dunba!
nolako burrunba
ta osabak ertzetik
dantzatu du runba!

Oporretatik hona

pozik heldu gara

zuekin egin nahian

barre ta algara.

Larala

Txoriek txorrotxio

haizeak zer dio?
Naturaren erdian
zenbat dibertsio.

Guztiok elkarrekin

txiki eta handi

lekurik ederrena

da Auskalomendi!

 

Mila kolore biziz

denak umoretsu

bertako jende dena

dago irrifartsu.

Elkarrekin egingo

dugu gaur balantza

mugitu ipurdia

eta hasi dantza.

Larala

Txoriek txorrotxio

haizeak zer dio?
Naturaren erdian
zenbat dibertsio.

Guztiok elkarrekin

txiki eta handi

lekurik ederrena

da Auskalomendi!

 

Gaur Potx eta Lotx

etorri gara Auskalomendira

Etor zaitez dantzara, ez egon begira!

Gogoz itxaron dugu

urteroko jaia

eta festa hasteko

heldu da garaia. (bis)

Potx eta Lotx

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia