Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Badator Inguma

abestiaren irudia

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Literatura

Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: mitologia

Abeslaria/Artista/Taldea: Lur Barnea

Urtea: 2022

Diskoetxea: Lur Barnea

Iraupena: 03:53 min

Gako-hitzak: Inguma amets gaiztoak

Oharrak: Hementxe duzue Lur Barnea musika taldearen webgune interesgarriaren esteka: https://lurbarnea.com/eu/

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

BADATOR INGUMA
 
Gau ilunaren isilean,
ohe berora gerturatzen da.
Lo sakona somatzean,
amesgaiztoak eragiten ditu.
 
Lepoa estutuz,
arnasa eragotziz,
otoitz egin ezean
biktima galdua da:
 
“Inguma ez nauk hire beldur,
Jinkoa ta Andre Maria hartzen diat lagun.
Zeruan izar, lurrean bedar, kostan hare,
(hek guztiak kondatu arte)
etzaidela nireganat ager!”
 
Buruz gora ohean etzanda,
bular gainean ezartzen da.
Gorputza ezin mugiturik,
azken hatsa noiz izango zai.
 
Lur Barnea
 
Musika eta hitzak: Aingeru Gorrotxategi

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia