Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Bakarrik eta libre

abestiaren irudia

Diskoa: Nire ibilbide pedagogikoa

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Harmonian Hazten

Gaiak: Historia Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Herrien askatasuna eta eskubideak Identitatea

Abeslaria/Artista/Taldea: Imanol Urbieta

Urtea: 2009

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 02:51 min

Gako-hitzak: libre bakarrik

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

BAKARRIK ETA LIBRE
 
Bakarrik eta libre badoa,
bakarrik eta libre gaztea,
poltsikoan eskuak,
oinak arrastaka,
luzea da bidea.
Bakarrik eta libre gauean,
gauez argitzen zaio bidea,
argitzen zelaia,
zuhaitzak, mendia.
Gauez badoa gaztea!
 
Bidean zergatik,
berak ba ote daki?
Zertarako libre (e)ta bakarrik?
Adi (e)zak/n gaztea:
apurtu kateak.
Jakingo du, bai, bai,
zein ona zaigun bake
Kanta-kantari badoa,
bide guztien ildoan.
 
Imanol Urbieta

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia