Diskoa: Goazen!
Eremuak: Harmonian Hazten
Gaiak: Oreka eta afektibitatea
Azpigaiak: Balioak
Abeslaria/Artista/Taldea: Haurrock
Urtea: 2003
Diskoetxea: Agorila
Iraupena: 02:55 min
Gako-hitzak: bakea
BAKEA
Egun, bakea, zutaz kantatzera noa
Egun, bakea, zutaz kantatzera noa,
noa, noa.
Egun, bakea, zutaz kantatzera noa,
Iragan aspalditik banuen gogoa;
gizonen zorionak zu zaitu erroa,
ontasun guzietan pare gabekoa,
bakan aurkitzen ziren lore arraroa.
Egun, bakea, zutaz kantatzera noa
Egun, bakea, zutaz kantatzera noa,
noa, noa.
Denek dugu bakea gure mingainean,
nahiz herra bazkatu bihotzen barnean;
betidanik bezala, gaurko egunean,
hameka giristinok lur hunen gainean
gerla egiten dugu zure izenean.
Egun, bakea, zutaz kantatzera noa
Egun, bakea, zutaz kantatzera noa,
noa, noa.
Ba, baba, baba, ba, baba...
Munduari be gira egon naiz bortzetan:
zonbat jende bizi den lege zorrotzetan,
bizientzat eraiki hil-harri hotzetan;
hek ez dute sartzerik gerlako gauzetan,
bainan ez da bakerik heien bihotzetan.
Egun, bakea, zutaz kantatzera noa
Egun, bakea, zutaz kantatzera noa,
noa, noa.
Egun, bakea, zutaz kantatzera noa
Egun, bakea, zutaz kantatzera.
Haurrock
Letra: Xalbador
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.