Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Banaiz bagara

abestiaren irudia

Diskoa: Zazpikoloroa

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Harmonian Hazten

Gaiak: Historia Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Migrazioak Askotariko gorputzenganako identifikazioa eta errespetua

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2011

Diskoetxea: Katxiporreta

Iraupena: 02:18 min

Gako-hitzak: arrazakeria arrazatasuna MIGRAZIOA

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

BANAIZ, BAGARA

Aurpegi ezberdinez

osaturiko munduan,

zenbat lagun berri

gure inguruan.

Baten azal iluna,

bestearen begi itxiak,

dira gureak

bezain bitxiak.

 

Arrazakeriak nahiz baduen oihartzuna,

hobe da arrazatasuna, laguna!

 

Ongi etorri,

adiskide berri,

kalez kale, eskola,

auzo eta herri.

Nahiz ezberdina den

daukagun islada

banaiz eta bagara.

 

Jaioterria eta 

familia utziz atzean,

herri-mina taupaka

bihotzean.

mesfidantzari

aurre egin beharrez goizero...

tori gure milaka

muxu bero.

 

Arrazakeriak...

 

Ongi etorri...

 

Stop arrazakeriari!

Eskuak altxa berari!

Bostekoa lagunari!

Lagunari!

 

antzekoak gara...

Antzekoak gara...

banaiz eta bagara!

    ZAZPIKOLOROA - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia