Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Bardabioko semea (Aranaz, Nafarroa)

abestiaren irudia

Diskoa: Pinpirin eta Florian

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Literatura

Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: esaera zaharrak, olerkiak, abestiak, aho-korapiloak, bertsoakā€¦

Abeslaria/Artista/Taldea: Anje Duhalde

Urtea: 2000

Diskoetxea: Elkarlanean

Iraupena: 03:21 min

Gako-hitzak: Trabuko Barabio

Oharrak: Diskoaren azalpena: https://urtesasoiak.com/?page_id=12 Kantaren azalpena: https://urtesasoiak.com/?page_id=1588

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

BARABIOKO SEMEA

Bardabioko semea naiz ta
seme fortuna gabea.
Aranaztikan ekarri nuen
dotearekin andrea.
Hobe zukean ikusi ez balu
Bardabioko atea.

Nere buruaz ez naiz oroitzen,
zeren ez naizen bakarra.
Hazitzekoak hor uzten ditut
hiru seme ta bi alaba.
Jaun zerukoak adi dezala
haien amaren negarra.

Goizuetan bada gizon bat,
deitzen diote Trabuko.
Hitzak ederrak, bihotza faltso
behin ere ez zaio faltako.
Hark egin didan aberiguazioa
sekulan ez zait ahantziko.

Denbora batez oroitzen bahintz
zer egin huen Elaman,
jarraikin onikan izan balu
difuntu horrek Lesakan,
hik heurrek egon beharko huen
ni orain nagoen atakan.

Goizuetako eskribu jaunari:
—Eskerrik asko, barkatu;
informazioak onak dituzu
Iruñerako prestatu!
Mundu honetan edo bestean
beharko dituzu pagatu.

Zorriak eta arkakusoak
arrotontxoak nagusi.
Denbora batez erran behar zuenak
hau behar nuela ikusi!
Zeruko Aita, lagun nazazu!
ezin nengoake ihesi.

Anje Duhalde

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia