Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Barrabas

abestiaren irudia

Diskoa: Haur Jolasen Abestiak III

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Gorputz-lengoaia

Azpigaiak: Jolasak

Abeslaria/Artista/Taldea: Hik hasi

Urtea: 2002

Diskoetxea: Xangorin

Iraupena: 00:15 min

Gako-hitzak: jolasa

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

BARRABAS

Barrabas joan zen baratzera.

jan zuen aza berdea.

egin zuen kaka berdea.

Kaka berde hori norentzat?

Aginduak:

- Azkena eseritzen denarentzat.

- Lehenengo hitz egiten duenarentzat.

- Etxea azkena ukitzen duenarentzat.

- Barre lehenengo egiten duenarentzat.

- ...

HAUR JOLASEN ABESTIAK III – HIK HASI

Musika, Xabier Zabala

Hitzak: Sartagudako Deikaztelu ikastolan jasoa

 

Nola jolasten den

Denek abesten dute lehenengo zatia eta arduradunak nahi duen agindua esaten du.

Agindua ongi betetzean datza jokoa.

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia