Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Baso bete botere

abestiaren irudia

Diskoa: Bizi dantza

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Ikerketa ingurunean Gorputz-lengoaia

Azpigaiak: Izaki bizidunak: lurreko animalia basatiak Jolasak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2019

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 02:19 min

Gako-hitzak: Aulki jolasa

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

BASO BETE BOTERE

Oilarra da udaltzaina

basurdea alkate.

Bakoitzak bere aulkia

ipurdian nahi luke.

 

Urtxintxa da bankaria

bele beltza abade.

Bakoitzak bere aulkia

ipurdian nahi luke.

 

Hemen nator dotore! Aulki bat niri gorde!

Hau da nirea; neuretzat! Hori zurea, geuretzat!

Oi, zein da hori? Ipurzuri, harro hori! Braust erori!

 

Gau-hontza zelataria,

otsoa negoziante.

Kilkerra salataria,

azkonarra tunante

Sugea iruzurtia

txerria almirante.

Saguzarra epailea

akerra presidente!

 

Guztiak erori dira

aulkitik derrepente! 

BIZI DANTZA – PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia