Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Bat, bi, hiru eta lau

abestiaren irudia

Diskoa: Ala Kinkirrinera… (I)

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Gorputz-lengoaia

Azpigaiak: Zotz egiteko jolasak Jolas arautuak

Abeslaria/Artista/Taldea: Otxandioko umeak

Urtea: 2009

Diskoetxea: Zenbat gara

Iraupena: 03:02 min

Oharrak: Hemen entzun dezakezue: https://soundcloud.com/user-220651717/sets/otxandioko-umeak-ala-kinkirrinera-i

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

BAT, BI, HIRU ETA LAU
 
Bat, bi, hiru ta lau,
hamar, hamalau.
Aittek galdu nau,
amak erosi nau,
Bilboko alkate zaharrak
kartzelan sartu nau.
 
Otxandioko umeak
Jatorria: Resurrección Maria Azkuek Oletan Engrazia Lazkanori jasoa
 

Bat, bi, hiru eta lau. Eta bost eta sei eta herriko ume guzti-guztiak batu dira kontzeilupean, Bapirulauke jolasteko:

Zotz egin dute lehenengo, bi saltzaileak nortzuk izango. Ondoren, bi saltzaileak erdian kokatu dira, eta ezkerretara doaz gainerako guztiak, kantuan. Ezkerretik eskumatara pazatzea da umeen helburua, baina galtzaileek harrapatzen dutena preso jauziko da, katean, beste presoei eskutik lotuta. Libre daudenak, kateko bat ikutu eta presoak askatzen saiatuko dira.

Denak preso daudenean amaituko da jolasa.

Edo, zergatik ez, galtzaileak aspertzen direnean.

Igor Elortza

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia