Diskoa: Haur Jolasen Abestiak III
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Gorputz-lengoaia
Azpigaiak: Jolas arautuak Jolasak
Abeslaria/Artista/Taldea: Hik hasi
Urtea: 2002
Diskoetxea: Xangorin
Iraupena: 01:02 min
Gako-hitzak: jolasa
BATEAN, SALTO EGITEAN
Batean, salto egitean.
Bian, jo ipurdian,
Hiruan, ukitu buruan.
Lauan, itsu-itsuan.
Bostean, korrika batean.
Seian, atximur alaian.
Zazpian, beso azpian.
Zortzian, oihu-irrintzian. Iiijiji!!!
HAUR JOLASEN ABESTIAK III – HIK HASI
Musika: Xabier Zabala
Hitzak: Joxe Mari Auzmendi
Nola jolasten den
Bata bestearen artean bi metro inguruko tartea utziz jokalariak makurtuta jartzen dira ilaran.
Lehenengo dagoena besteen gainetik saltatzen hasten da bakoitzean esaldi bat esanez:
Batean, salto egitean. Bian...
Denen gainetik saltatzen duenean, azkenaren jarraian makurtu egingo da, besteak bezala.
Bigarren zegoenak berdina egingo du eta ondoren hirugarrenak, laugarrenak....
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.