Eremuak: Harmonian Hazten
Gaiak: Gorputza eta bere kontrola
Azpigaiak: Gaixotasunak, sindromeak eta gaixotasun bereziak Osasun fisikoa Egoera arriskutsuak
Abeslaria/Artista/Taldea: Kantu Kolore
Urtea: 2023
Diskoetxea: Zehaztugabea.
Iraupena: 04:09 min
Gako-hitzak: Bihotz-biriken bizkortzea(BBB)
BBB - 112
Gaur pertsona bat topatu dut
lurrean etzanda zegoena
hurbildu ta ikusi dut
erantzun ez zuela.
Gaur pertsona bat topatu dut
mugitzen ez zena
hura deika izan arren
erantzun ez zuena.
Laguntza eskatu egin dut
- ei, lagun erdu hona!
deitu bizkor anbulantzia
hots egin 112ra.
Sakatu 112
Sakatu 112
Sakatu 112
Sakatu orain, bai! 112
Bere arnasketa sentitzeko
kokotsa goraka dut mugitu
nik masaia hurbildu
egin dut behatzeko.
Bere arnasketa sentitzeko
adi, adi egon!
bere sudur zulotik
airea datorkion.
Arnasten dela ohartzean
jarriko naiz ni martxan
mugi-mugi albo batera
itotzeko arriskuan?
ta arnasten ez baldin badu
bihotza da gelditu
bi eskuak ondo elkartu
ta bularra bultzatu.
Bihotza berpiztu
Bihotza berpiztu
Bihotza berpiztu
Bihotza orain, bai! berpiztu!
Muskuluz osatutako organoa hau da
niri kezka gehien ematen didana
Berpiztu aizu, berpiztu lagun
bizitza salbatu, bizitza zabaldu
Pauso guztiak aurrera eramaten badira
pertsonen bizitza asko salbatuko dira
egizu lagun, berpiztu aizu
Bihotza zaindu, bihotza bum bum
Bihotza berpiztu
Sakatu 112
Bihotza berpiztu
Sakatu 112
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.