Diskoa: Aireportuan
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Aisialdia Ikerketa ingurunean
Azpigaiak: Bidaiak Lan-eremuak: lanbideak, komunikabideak, zerbitzuak, baserria, abeltzaintza, nekazaritza, arrantza, industria, turismoa…
Abeslaria/Artista/Taldea: Potx eta Lotx
Urtea: 2022
Diskoetxea: Algara
Iraupena: 02:41 min
Gako-hitzak: aireportua negozioa bidaia dirua
BEGI ERDI TRUK
Hegaldiak ze apuru…
Latza izango da seguru,
aireportuan gaude esperoan,
baina zenbat balio du?
Kendu digute ur botila,
poltsako objektu pila…
Ze etorri dira, gu babestera
edo dugunaren bila?
Botilak a ze salneurri
ia biletea urri.
Iturririk ez izatearren
ura da diru iturri.
Bazkaltzeko ze aukera?
Ezer onik al da? Keba.
Hamabost euro bokadiloa!
Urrezkoa izango ote da?
Ta eguneko menua
ergelentzako amua.
Begi erdi truk plato ziztrin bat
ta itxuran atzokua.
Begira diru zakua
daukat nahiko agortua.
Hegaldia hogei euro ziren
laurogei aireportua.
Bidaiatzea desio
diruarekin ze sesio,
aireportua bilakatu da
gutxi batzuen negozio.
Potx eta Lotx
Letra: Beñat Alberdi
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.