Diskoa: 100 Haur Kanta 4
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Hizkuntzak eta hiztunak
Azpigaiak: Euskara
Abeslaria/Artista/Taldea: Xirula Mirula
Urtea: 2001
Diskoetxea: Egunkaria
Iraupena: 03:32 min
Gako-hitzak: euskara
Oharrak: Karaokea
BEHIN BETIKO
Behin betiko, behin betiko
sinple bezain tinko,
ez dugu etsiko!
Behin betiko, behin betiko
sinple bezain tinko,
EUSKARAZ ETA KITTO!
Etxean eta kalean
berdin-berdin jolasean,
eskolan, lanean,
borrokan eta pakean.
Dakitenek erabiliz,
ez dakitenek ikasiz,
herri bat osaturik
euskaraz nahi dugu bizi.
Hasi etxetik eta kalera,
hasi kaletik eta etxera,
martxan jarri da lege berria:
Euskaraz Euskal Herrian.
XIRULA MIRULA
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.