Diskoa: Zazpikoloroa
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Literatura
Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: mitologia
Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Urtea: 2011
Diskoetxea: KATXIPORRETA
Iraupena: 03:01 min
Oharrak: Karaokea
BELEKOI ANDEREA
Nik ez ditut maite egun argia eta eguzkia
Nik gaua dut etxe naiz itzaletako piztia.
Bele batek noizbait kabia egin zidan bihotzean.
Zoriontsua naiz norbait triste dagoen bakoitzean.
Belekoi anderea naiz,
zuk zer daukazun nik huraxe nahi.
Irriaren etsai,
koloretako ametsena ere bai.
Zure argiaren neu lapurra,
ni, Beleko andere maltzurra.
Nik ostadarrari kolore guztiak ostu nizkion,
nik eguzkiari laino beltz bat itsatsi nion,
haizeari tiro, euria botila batean gorde...
Halere berriro Zergaitik lehertzen dira mila kolore?
Belekoi anderea naiz,
zuk zer daukazun
nik huraxe nahi.
Irriaren etsai,
koloretako ametsena ere bai.
Zure argiaren lapurra,
ni, Beleko andere maltzurra.
ZAZPIKOLOROA - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.