Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Berak nahi zuen doinuan bertsoa supra Salve Porta

abestiaren irudia

Diskoa: Subh

Eremuak: Harmonian Hazten Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Oreka eta afektibitatea Historia

Azpigaiak: Emakumeen ahalduntzea Pertsonaia historikoak Erdi Aroa Euskal Herriko historia

Abeslaria/Artista/Taldea: Enrike SolinĂ­s / Julio Soto

Urtea: 2023

Diskoetxea: Erlea

Iraupena: 02:48 min

Gako-hitzak: Kalifa Subh gatibu kantuak ahalduntzea Al Andalus

Oharrak: Liburu-diskoaren azalpena: https://youtu.be/Nia6oPolfiY?feature=shared

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

BERAK NAHI ZUEN DOINUAN BERTSOA SUPRA SALVE PORTA
 
Kalifak nola gozatzen zuen
Neska gazteak entzuten
Haren aurretik pasatzen ziren
Haren aurrean jarduten
Subh ere hala zebilen nahiz ta
Handik kanpo nahiko zukeen
Kantuek zuten gatibu baina
Kantuek askatu zuten.
 
Nota ilun batek lortu zuen
Bihotzera iristea
Ta Kalifari harenganako
Amodioa piztea
Goxoagoa izanagatik
Gazteluko gerizpea
Agian ez zen asko alaitu
Lehengo kantu tristea.
 
Baina Kalifaren heriotza
Idatzi zen destinuan
Ahalduntze bat gertatu zedin
Familiako leinuan
Subh bera jarri zen agintari
Al Andalus erreinuan
Eta geroztik kantatu zuen
Berak nahi zuen doinuan.
 
Enrike Solinís
Euskal Barrok Ensemble
Herrikoia - Julio Soto

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia