Diskoa: Oles ta Oles
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Literatura
Azpigaiak: Tradizioak: Gabonak
Abeslaria/Artista/Taldea: Pantxoa eta Peio
Urtea: 1997
Diskoetxea: Elkarlanean
Iraupena: 03:13 min
Gako-hitzak: Jesus
Oharrak: Kantaren azalpena: https://urtesasoiak.com/?page_id=65
BERRI ONAKIN GERA
Berri onakin gera
jendeak etorri
aingeruak Zerutik
digute ekarri.
Guk ere eman behar
diegu alkarri
hain da zoragarria
enbajada hori.
Oraingo notizia
egia klarua
aingeruaren esana
ez liteke duda.
Honek merezi ditu
baten lekuan bi
beraren etorrera
santifika bedi.
Egun onak ematen
hasten gera gaurtik
bihar zelebratzeko
Pazkua-Egubarrik.
Pasatu behar degu
egun haundi hori
alabantzak ematen
Zeruko Erregeari.
Zerutarrak ari dira
musikea jotzen?
Aingeruzko pilo bat
gloria kantatzen.
Artzaiak belauniko
Jesus adoratzen.
Jose eta Maria
begira zoratzen.
Guk ere adora dezagun
bihotzetik hemen
gero bizi gaitezen
alkarrekin, amen.
Pantxoa eta Peio
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.