Diskoa: Txapasen kaxa magikoa
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Literatura Hizkuntzak eta hiztunak
Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: esaera zaharrak, olerkiak, abestiak, aho-korapiloak, bertsoakā¦ Hitzak, formulak eta esamoldeak
Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Urtea: 2023
Diskoetxea: Elkar
Iraupena: 02:59 min
BERTSOTAN
Laguna, kuttuna, zalduna, biguna,
elkarri, pozgarri, zu izugarri.
Izarra, ikara, euskara geu gara,
dozena, zuzena eta zu aurrena.
Kandela, txapela, azpian sabela,
txuleta, gaileta, ze berriketa!
Sarrera, aukera, galera, atzera,
bikaina, tamaina, bai alajaina!
Axola, moxola, Altzola, kaiola,
elkarri, pozgarri, gu beti egarri.
Zeregin, atsegin, eragin, ahalegin,
lanetik, parketik, eta gaur etxetik.
Apala, zabala, azala, makala,
kabira, mendira, denok begira.
Zabaldu, itzaldu, azaldu, afaldu,
prestua, kontua, gure kantua.
Amatxok baleki, gaudela hain ederki,
norbaitek badaki eta erabaki,
bion zoriona, urdin ta sakona,
non dago amona?... eta aitona?
Prestatu hasiera, baita ere amaiera,
bagoaz kalera, gu jolasera.
Brinkoka putzuan, murgil olatuan,
zatoz gurekin eta hasi kantuan.
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.