Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Besarkada

abestiaren irudia

Diskoa: Zazpikoloroa

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Harmonian Hazten

Gaiak: Komunikazio-interakzioa Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Hitzik gabeko komunikazioa Emozioak eta sentimenduak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2011

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 02:22 min

Gako-hitzak: besarkada emozioa

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

BESARKADA

Besarkada bat besoak zabalik,

besarkada bat bihotzak elkarturik.

Masaila masailarekin begiak itxita,

eta zurekin sentitzen naiz arin,

eta zurekin nahi dut hegan egin.

 

Besarkada bat irri bakoitzeko,

besarkada bat maite zaitudalako.

Bero-bero, goxo-goxo, gustura-gustura,

eta zurekin sentitzen naiz arin,

eta zurekin nahi dut hegan egin.

 

Izarrei begira mendi puntan

edo hondartzan etzanda,

euripean dantzan mela-mela eginda,

trumoi eta tximista artean.

 

Aspaldiko partez ongi-etorrirako,

ikusi arte esateko, aio!

pozak ospatzeko, penak arintzeko,

besterik gabe nahi dugulako, nahi dugulako...

 

Arre-arrekonkon koalak bezala,

kiribilduta anakonden modura,

estu-estu-estu olagarroen antzera,

eta zurekin sentitzen naiz arin,

eta zurekin nahi dut hegan egin.

 

Aspaldiko partez... besarkada bat...

... eta zurekin nahi dut hegan egin.

    ZAZPIKOLOROA - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia