Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Beti hobeto

abestiaren irudia

Diskoa: Bizipoza

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Balioak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2013

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 02:28 min

Gako-hitzak: jarrera

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

BETI HOBETO

Jendea kexatzan bizi da egunero,

bizitza zatartzen da kexatuz gero.

Kontua ez da arduratzea gertatu denarekin,

kontua da korrekin zer egin.

 

Nik badut truko bat hobeto bizitzeko:

esan behar da beti dena dela hobeto.

Irudimena zabaldu, eman zeure onena,

jarrera da axola duena.

 

Gertatu zaizun zerbaitek

ilun jarri bazaitu,

altxatu eta esan "Hobeto"!

Irribarre bat margoztu,

eta gogotik esan:

"Gertatzen dena beti da hobeto".

 

Autoa apurtu baldin bada hobeto!

Mugikorra galduta badaukat: hobeto!

Hola oinez joango naiz ta lagunekin hitz egin

batuago inguruarekin.

 

Etxekolanak ahaztu baditut: hobeto!

Logelan zigortuta banago: hobeto!

Ze ondo pinturak hartuz pareta margotzea

hobeto da ondo pasatzea.

 

Gertatu zaizun zerbaitek ilun jarri bazaitu,

altxatu eta esan "Hobeto"!

Irribarre bat margoztu, eta gogotik esan:

"Gertatzen dena beti da hobeto".

BIZIPOZA - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia