Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Bi gerezi gorri

abestiaren irudia

Diskoa: Bizipoza

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Harremanak Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Aniztasuna: etnia-, erlijio- eta sexu-aukera, askotariko gorputzak... Mugak gainditzea

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2013

Diskoetxea: Katxiporreta

Iraupena: 02:48 min

Gako-hitzak: sexu aukera

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

BI GEREZI GORRI

Bi mutiko eskutik helduta elkarri,

hara txorten batetik bi gerezi gorri.

Hain ezberdin ta hain berdin muxu goxoan,

bi limoizko bola kukurutxoan.

 

Zure ile-kalpar ta zure irripar

hor zoaz lainoz laino...

Zeuk marraztutako piztien gainean infinitoraino...

Zu politago, marrazkiak baino.

Marraztu bihotz bat, mundu bat biontzat; bi mutil ortozik

ibiltzeko pozik, bizitzeko poz-pozik.

 

Bi neskato eskutik helduta elkarri,

hara, txorten batetik bi gerezi gorri.

Hain ezberdin ta hain berdin muxu goxoan,

bi marrubizko bola kukurutxoan.

 

Zure bi mototxak eta gona motxa

hor zabiltza putzuz putzu.

Itsaso urrun bateko ipuinak kontatzen dizkidazu...

Ipuinak baino, politagoa zu

Asmatu bihotz bat, mundu bat biontzat; bi neska ortozik

ibiltzeko pozik, bizitzeko poz-pozik

 

Hara biok eskutik helduta elkarri,

hara txorten batetik bi gerezi gorri.

Hain ezberdin ta hain berdin muxu goxoan,

bi limoizko bola kukurutxoan.

Bi marrubizko bola kukurutxoan.

 

Hamaika zapore...

BIZIPOZA - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia