Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Bidea eta helmuga

abestiaren irudia

Diskoa: Aireportuan

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Harmonian Hazten

Gaiak: Literatura Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Biografia eta autobiografia Nahiak Balioak

Abeslaria/Artista/Taldea: Potx eta Lotx

Urtea: Zehaztugabea.

Diskoetxea: Zehaztugabea.

Iraupena: 02:22 min

Gako-hitzak: bidea helmuga zoriontasuna

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

 

BIDEA ETA HELMUGA
 

Gauzatzen hasi zaitez daukazun idea

pauso batek ekarri ohi baitu bidea.

Ondo jakin behar da, hori da kontua,

nora goazen eta abiapuntua.

 

Egin baduzu zenuen dena eskura

bidea bera izan daiteke helmuga. (Bis)

 

Guztioi esaten digute umetan

gauzak lor daitezkeela guk nahi dugunetan;

duzun ametsak beti ez du zertan bete,

hori onartuta pozik bizi daiteke.

 

Egin baduzu zenuen dena eskura

bidea bera izan daiteke helmuga. (Bis)

 

Zerbaitek egin arren min edota kalte

kolpe batek bidea zuzendu dezake.

Ulertu behar duzu sarri daukazuna

saiakeratik gertu zoriontasuna.

 

Egin baduzu zenuen dena eskura

bidea bera izan daiteke helmuga. (Bis)

Helmuga.

Potx eta Lotx

Letra: Aitor Tatiegi

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia