Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Bihotza tximeleta

abestiaren irudia

Diskoa: Bizipoza

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Gaixotasunak, sindromeak eta gaixotasun bereziak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2013

Diskoetxea: Katxiporreta

Iraupena: 03:22 min

Gako-hitzak: GKEF FGDA Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

BIHOTZA TXIMELETA

"Ezin duzu egin","Ezin zara joan"

"Ezin duzu lasai jolastu parkean"

Zergatik jaio ote nintzen lekuz kanpo,

ezinezko mundu batean?

Nire ametsak aingurak dira

ilusioei itxi diet atea.

Mugaz, oztopoz, eraikitako bidea

da desberdina izatea.

 

Lortu dut askoren ustetan

lortu ezin nezakeen dena,

urritasunik gabea da

daukadan irudimena.

 

Ausardia handiz, erritmo biziz

egiten dudan horretan sinestuta

isuri dudan izerdi tanta bakoitzak

askatasun usaina dauka.

Begiak itxiz, arnasa hartuz,

birikak ditut konfiantzaz beteta,

gurpilak hego txiki bilakatu zaizkit

eta bihotza tximeleta.

 

 

Arranoen partan hegan

Euskal Herrian barrena,

urritasunik gabea da

daukadan irudimena.

 

 

"Egin dezaket""joan naiteke"

"jolastu naiteke kalean, parkean"

Zoriontsu naiz lekua topatu baitut

denontzako mundu batean.

 

Ikasi dut daukadan hori

gozatzen, baloratzen

jada ez diot falta

zaidan horri begiratzen

 

Nire ametsak hostoak dira,

bizitzari ireki diot atea

Erori orduko altxatzen jakitea

da desberdina izatea.

BIZIPOZA - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia