Diskoa: Gabon kantak
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Literatura
Azpigaiak: Tradizioak: Gabonak
Abeslaria/Artista/Taldea: Nieves Arilla
Urtea: 1997
Diskoetxea: Hirusta
Iraupena: Zehaztugabea.
BIRJINA MAITE
Birjina maite lotan dago zure seme laztana
seaskatxoan ipini zazu gure bihotzen kuttuna
ongi bai, ongi igaro ditzan gaua eta eguna
poliki, poliki eragiozu egin dezan lo ona.
Hotzaren hotzez lasto tartean gorde du gorputz gurena
amak musuka bero nahi luke erkume txuri otxana
maitasun eztiz eskeintzen dizut, maiteñoa, nik detana
bihotz bero bat txirpil goxoaz egiteko lo ona.
Gizon bihotzak hotza daukate bihotzeko hoztasuna
mendi zelaiak edurtean lez zu izaki maitasuna
nere bihotzak hain zazu maite bildotxo txuri gurena
giza hotzari jaramon gabe egin zazu lo ona.
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.