Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Bi(u)rritasun

Abestu dezagun!

BI(U)RRITASUN
 
Nire ipuinak izan daitezke
beste munduetarako ate,
nire begiek ortzadarraren
kolore denak dauzkate.
Zuretzat ere izarretara
joateko hegazkin nintzake,
nire gurpildun aulki atzetik
bultzako bazenidake.
Ahalmen urritasun edo bihurritasun
edo urritasuna bera ahalmen.
Gaitasunak gaitasun, zailtasunak zailtasun,
nola ikastola denon etxea den.
Berezko ezintasun edo berezitasun,
ezberdintasunak oro bizitzaren.
Biziaren eskolan guzia da auzolan
ea zu ta ni han elkartzen garen...
Nire urratsak izan daitezke
bide berri baten hastapena,
zu ere leku berrietara
eraman zaitzakeena.
Zu izan zaitez nire makulu,
ta ni izango naiz zure trena.
Elkarri lagun eginez gero
jauzika doa herrena.
 
Musika: Xabier Zabala
Hitzak: Amets Arzallus Antia, Maddalen Arzallus Antia
Ahotsak: Amets Arzallus Antia, Maddalen Arzallus Antia
Zeinu Hizkuntzako interpretea: Ainhoa Moiua
Integrazio Batzordea Elkartea

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia