Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Bizi dantza

abestiaren irudia

Diskoa: Bizi dantza

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Ikerketa ingurunean Gorputz-lengoaia

Azpigaiak: Natura Dantza tradizionalak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2019

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 02:31 min

Gako-hitzak: Banangoa poztasuna

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

BIZI DANTZA

Mendian saltoka basahuntza

zeruan hegaka belatza

kobazuloan lotan hartza

eta guk dantza!

 

Etzan zelaian jolastu aurkitu

ilean belar printza

ezpainak zabalik dastatu

egunsentiko ihintza

errekei, zuhaitzei, loreei, hodeiei

eta txoriei mintza

bakarra daukagu eta

dantzatu bizitza!

 

Zuhaitz artetik katamotza

adaxkan kulunka gau-hontza

zelaian korrika orkatza

eta guk dantza! 

BIZI DANTZA – PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia