Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Bizipoza auzolan

abestiaren irudia

Diskoa: Mundu berri bat guztiontzat 1

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Enpatia, laguntasuna eta errespetua Emozioak eta sentimenduak Segurtasun afektiboa Gaixotasunak, sindromeak eta gaixotasun bereziak Osasun fisikoa

Abeslaria/Artista/Taldea: batzuk

Urtea: 2021

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 03:46 min

Gako-hitzak: bidea egin elkarrekin bizipoza auzolan bizimina irriparra

Oharrak: Zeinu hizkuntza

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

BIZIPOZA AUZOLAN
 
Utzidazu bide berri bat
egiten zure alboan jarrita
zurekin eman gura ditut urratsak
gurpildun aulki baten korrika.
Mundu bat, mundu bizi nahi dut.
Itsuen begiekin ikusi
gorren belarriekin entzun gura dut
besamotz eskuekin igurtzi.
Joan eta joan
Bidea egin nahi dut zure ondoan
Elkarrekin bada badakit nora noan
Nik zure irriparra daroat
Zuk nire irripara eroan
Bizipoza dugu auzolan.
Biziminez gura dut bizi
fibrosidunek lez arnasa hartu
esklerosiarekin dantza egin nahi dut
ijitoen azalean sartu.
Bi aita ta ama nahi ditut
bost buru, hogei beso ehun zango
bakarka ezindu bat naiz, nahi dudana
zurekin baino ez naiz izango.
Joan eta joan
Bidea egin nahi dut zure ondoan
Elkarrekin bada badakit nora noan
Nik zure irriparra daroat
Zuk nire irripara eroan
Bizipoza dugu auzolan.
 
Musika: Xabier Zabala
Hitzak: Igor Elortza Aranoa
Ahotsak: Aitor Gorosabel Garai, Miren Narbaiza Martiartu, Andoni Tolosa Goikoetxea, Maite Larburu, Enrique Villarreal Armendariz “El Drogas”, Oihana Fernandez Iturri, Aiora Renteria (Zea Mays), Gari, Josu Zabala, Igor Elortza Aranoa, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Eñaut Elorrieta, Anabel Arraiza, Mikel Urdangarin Abasolo, Itziar Ituño Martinez, Yogurinha Borova, Xabi Solano Maiza, Amets Arzallus Antia, Maddalen Arzallus Antia
Bizipoza Elkartea

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia