BIZIPOZA AUZOLAN
Utzidazu bide berri bat
egiten zure alboan jarrita
zurekin eman gura ditut urratsak
gurpildun aulki baten korrika.
Mundu bat, mundu bizi nahi dut.
Itsuen begiekin ikusi
gorren belarriekin entzun gura dut
besamotz eskuekin igurtzi.
Joan eta joan
Bidea egin nahi dut zure ondoan
Elkarrekin bada badakit nora noan
Nik zure irriparra daroat
Zuk nire irriparra eroan
Bizipoza dugu auzolan.
Biziminez gura dut bizi
fibrosidunek lez arnasa hartu
esklerosiarekin dantza egin nahi dut
ijitoen azalean sartu.
Bi aita ta ama nahi ditut
bost buru, hogei beso ehun zango
bakarka ezindu bat naiz, nahi dudana
zurekin baino ez naiz izango.
Joan eta joan
Bidea egin nahi dut zure ondoan
Elkarrekin bada badakit nora noan
Nik zure irriparra daroat
Zuk nire irriparra eroan
Bizipoza dugu auzolan.
Musika: Xabier Zabala
Hitzak: Igor Elortza Aranoa
Ahotsak: Ines Osinaga Urizar, Iñaki Etxezarraga Maiztegi “EtxE”, Ainhoa Larrañaga, Sergio (Patxuko), La Basu, Nico Sarrbojand, Marea Urdina Elkartea, Gartxot Unsain Letona, Nerea Urbizu Ruiz, Jon Basaguren Lauroba, Olatz Salvador Zaldua, Tomas Lizarazu - BULEGO, Idoia Asurmendi, Iñigo Goikoetxea, Asier Gozategi, Esti Markez, Iñigo Etxezarreta (ETS), Kai Nakai , Joanes Echeveste, Dánae Riaño, Maria Redondo eta Ander Lacalle.
Zeinu Hizkuntzako interpretea: Ainhoa Moiua
Bizipoza Elkartea