Diskoa: Mari Motots
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Musika-lengoaia Ahozko hitzezko komunikazioa Hizkuntzak eta hiztunak
Azpigaiak: Abestiak Ahozko hizkuntza eguneroko egoeretan Euskara
Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx eta Porrotx
Urtea: 2006
Diskoetxea: Katxiporreta
Iraupena: 03:51 min
Gako-hitzak: abestu kantatu euskara euskalduna
BIZITZA KANTU BAT DA
Bizitza kantu bat da, guretzat hain justu
neska mutilak hori dago gure esku.
Kantari eskolara, kantari jolastu,
kantari lotaratu, kantari amestu,
kantatzen ez duenak zorionik ez du.
Behin betiko, behin betiko
sinple bezain tinko, ez dugu etsiko!
Behin betiko, behin betiko
sinple bezain tinko, EUSKARAZ ETA KITTO!
Etxean eta kalean
berdin-berdin jolasean,
eskolan, lanean,
borrokan eta pakean. (tristuran eta pozean)
Dakitenek erabiliz,
ez dakitenek ikasiz,
herri bat osaturik
euskaraz nahi dugu bizi.
Hasi etxetik eta kalera,
hasi kaletik eta etxera,
martxan jarri da lege berria:
Euskaraz Euskal Herrian.
MARI MOTOTS - PIRRITX ETA PORROTX
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.