Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Bizkaiko txerriari (Gipuzkoa)

abestiaren irudia

Diskoa: Pinpirin eta Florian

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Lan-eremuak: lanbideak, komunikabideak, zerbitzuak, baserria, abeltzaintza, nekazaritza, arrantza, industria, turismoa…

Abeslaria/Artista/Taldea: Anje Duhalde

Urtea: 2000

Diskoetxea: Elkarlanean

Iraupena: 04:11 min

Gako-hitzak: txerria txerriboda

Oharrak: Diskoaren azalpena: https://urtesasoiak.com/?page_id=12 Kantaren azalpena: https://urtesasoiak.com/?page_id=1618

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

BIZKAIKO TXERRIARI

Motibo bat nigana
dago etorria,
esplikatuko banu
txit parregarria:
Bizkaian egin dute
prueba berria
kutxilorikan gabe
hiltzeko txerria;
erakutsi diote
istilu gorria.

Bi familiak zuten
nolabait hazia,
erdi bana jateko
kendu nahi bizia;
abilak egundaino
beti malezia,
lau lagunen artean
zer agudezia!
Behintzat eskapatzeko
izan du grazia.

Familia hori nor dan
nahi dezute jakin?
Bi gizon eta bi andra
beren izenekin:
gizona bat Pepetxo
ta bestea Antolin,
emakumeak berriz
Ana eta Katalin;
laurak ere bazuten
nahikoa zeregin.

Mazoarekin jo du
Pepetxok buruan,
txerria gelditu zan
hilaren moduan;
erretzen pasa zuten
lastoaren suan,
polainak jaso ditu
sutu dan orduan,
diabruak harturik
ihesi da juan.

Bizkarra erreta ta
golpea buruan,
Jaungoikoak badaki
zer ikusi duan:
erioa ihesi
bere enpeinuan,
kaminoen azpian
sartu zan kainuan,
gero bilatu dute
gurringa soinuan.

Zuek, emakumeak,
hemen egin kargu,
abiatzen danian
gogotikan heldu;
guk beste aldetikan
zaituko degu,
lehen bezala lastoa
sutuko diogu,
azeriaren gisan
aterako degu.

Egingo nuke apostu
aditu dedanez,
ez dirala antojatzen
aurten urdai janez;
gaizki gelditu dira
txerririk hil gabez,
behatzak txupatzeko
alibiorik ez,
olioa beharko
koiparen ordez.

Garizuma santua
izanagatikan
ez daukate pekatu
egin bildurrikan;
auzotik ez badator
erregalorikan,
inolan ezin hausi
bijiliarikan;
aurten ez dute haiek
bulda beharrikan.

Artorik apenas du
etxean ikusi,
egunean bi aldiz
asunak egosi;
beste aziorikan
ez zuten merezi,
argala den medioz
joan da ihesi,
hurrengoan hobeto
gizendu ta hazi.

Anje Duhalde

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia