Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Bizkaiko txerriari jarriak

abestiaren irudia

Diskoa: Txanela 5

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Lan-eremuak: lanbideak, komunikabideak, zerbitzuak, baserria, abeltzaintza, nekazaritza, arrantza, industria, turismoa…

Abeslaria/Artista/Taldea: Txanela

Urtea: 2006

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 01:49 min

Gako-hitzak: txerria txerriboda

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

BIZKAIKO TXERRIARI JARRIAK

Motibo bat nigana

dago etorria,

esplikatuko banu

txit parregarria:

Bizkaian egin dute

prueba berria,

kutxilorikan gabe

hiltzeko txerria:

erakutsi diote

istilu gorria.

 

Bi familiak zuten

nolabait hazia,

erdi bana jateko

kendu nahi bizia:

abilak egundaino

beti malezia,

lau lagunen artian

zer agurezia,

behintzat eskapatzeko

izan du grazia.

 

Fameli hori nor dan

nahi dezute jakin?

Bi gizon eta bi andra

beren izenekin:

gizona bat Pepetxo

ta bestia Antolin,

emakumiak, berriz,

Ana eta Katalin:

laurak ere bazuten

nahikua zeregin.

 

Mazuarekin jo du

Pepetxok buruan,

txerria gelditu zan

hilaren moduan;

erretzen para zuten

lastuaren suan,

polainak jaso ditu

sutu dan orduan,

diabruak harturik

ihesi da juan.

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia