Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Bizkarroi parasitoak

abestiaren irudia

Diskoa: Txanela 5

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Harmonian Hazten

Gaiak: Ikerketa ingurunean Norberaren zaintza

Azpigaiak: Izaki bizidunak: animaliak (nahas-mahas) Elikadura

Abeslaria/Artista/Taldea: Txanela

Urtea: 2006

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 02:02 min

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

BIZKARROI PARASITOAK

Bizkarroi parasitoak

bete-bete tripattoak

ez direla, ez, tontoak.

 

Handiak txikia jan,

txikiak txikiagoa:

azeriak oiloa,

oiloak barraskiloa.

Itsasoan jaten du

legatz handiak antxoa.

Zuk eta guk zer? E? Zer?

Zuk eta guk oilaskoa.

 

Bizkarroi parasitoak

bete-bete tripattoak

ez direla, ez, tontoak.

 

Badira beste batzuk

bizkarroi parasitoak:

tripako zizareak,

baita ere akaroak,

eltxo eta zorriak,

gainera arkakusoak;

besteren bizkar janez

bete-bete tripattoak.

Hitzak: Joxan Ormazabal Musika: Imanol Urbieta

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia