Diskoa: Etxean
Eremuak: Harmonian Hazten
Gaiak: Norberaren zaintza
Azpigaiak: Elikadura
Abeslaria/Artista/Taldea: Potx eta Lotx
Urtea: 2019
Diskoetxea: Algara
Iraupena: 02:33 min
Gako-hitzak: bizkotxoa beganoa
BIZKOTXO BEGANOA
Txapel txuri luzeaz estali buruak
ondoren ondo ondo garbitu eskuak
amantal dotore bat zintzilik trapuak
osagai ta ontziak mahai baten bilduak
hala egiten dira bizkotxo goxuak!
Errezeta goxo bat prestatzera noa
Bizkotxo borobila eta beganoa
Bizkotxo borobila eta beganoa.
Lurrak emandakoa lurretik hazia,
irina, legamia, kanelan grazia.
olioaren berde kolore bizia
maitasunez guztia ondo nahasia
ta basa fruituekin ederki jantzia.
Errezeta goxo bat prestatzera noa
bizkotxo borobila eta beganoa
bizkotxo borobila eta beganoa.
Bizkotxo begano bat irten da labetik
beroa jaso baitu gure bihotzetik
barrua bigun bigun azala kanpotik
usaia har daiteke oso urrunetik
zorionak hain goxo egiteagatik!
Errezeta goxo bat prestatzera noa
Bizkotxo borobila eta beganoa (bis)
Bizkotxo borobila eta beganoa
HAU DA BIZKOTXO BEGANOA
Potx eta Lotx
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.