Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Boga, boga

abestiaren irudia

Diskoa: Txanela 2

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Lan-eremuak: lanbideak, komunikabideak, zerbitzuak, baserria, abeltzaintza, nekazaritza, arrantza, industria, turismoa…

Abeslaria/Artista/Taldea: Txanela

Urtea: 2003

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 01:38 min

Gako-hitzak: marinela boga

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

BOGA BOGA
 
Boga Boga
itsasorantz zijoaz
senideak, lagunak eta neska
lehorrean utzita.

Boga Boga, horrela da bizitza
kresala azalean, haizea aurpegian
noizean behin gorrotoa diozu
baina hire barnean maite duzu.

Boga Boga, egun bat eta
beste bat eta beste bat
itsasoa eta zerua ikusten
kresala azalean, haizea aurpegian
beirasuna itsasoan galduta.

Egun bat eta
beste bat eta beste bat
itsasoa eta zerua ikusten
egun bat eta
beste bat eta beste bat
kresala azalean, haizea aurpegian
beirasuna itsasoan galduta

Egun bat eta
beste bat eta beste bat
itsasoa eta zerua ikusten
Itsaoa eta zerua ikusten
kresala azalean, haizea aurpegian
beirasuna itsasoan galduta

Egun bat eta
beste bat eta beste bat
egun bat eta
beste bat eta beste bat.
 
Txanela 
Delirium tremens

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia