Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Bulkadak

abestiaren irudia

Diskoa: Go!azen 9.0

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Emozioak eta sentimenduak

Abeslaria/Artista/Taldea: Go!azen

Urtea: 2022

Diskoetxea: EITB

Iraupena: 03:49 min

Gako-hitzak: bulkada aukera maitasuna

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

BULKADAK

Mihise zuri bat

zuritzen dituzten koloreak

aurkitu ditut

zure begietan.

Polikronomian galdurik

mundu gris batera ohiturik

aurkitu dut

portua...

Diote ez dagoela guretzat den ezer

ezta

lekurik hemen.

Baina ez dakitena da

nik zu zaitudala

konfidantzaren iturri,

begirada.

Aukeren artekoa

adarkatze konplexuak

batzearen

ahalmena daukat zure ondoan.

Zeren, nire azalean

utzi duzu idatzita

maitasunaren manifestua.

Diote ez dagoela guretzat den ezer

ezta

lekurik hemen.

 

Agian zoroen moduan gabiltza

hizketan, patuak diona sinisten.

Edota benetan garena

aurkitu dugu-eta

ez dugu beldurrik

sentitzen.

Bata-bestearen eskua daukagunean

aukera lorpena

bilakatzen, sentitzen,

ez dut nahi bizitzen...

besterik hemen

besterik hemen.

 

Bulkadak narama,

gure bidean jarraitzera

Nahizta zentzuak,

atzera pausu bat ematera.

Jarrai dezala

oihuka hortik beldurrak

zeren zurekin batera

ni aurkitu naiz.

 

Agian zoroen moduan gabiltza

hizketan, patuak diona sinisten.

Edota benetan garena

aurkitu dugu-eta

ez dugu beldurrik

sentitzen.

Bata-bestearen eskua daukagunean

aukera lorpena

bilakatzen, sentitzen,

ez dut nahi bizitzen...

besterik hemen

besterik hemen. (bis)

Go!azen

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia