Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Busti, busti!

abestiaren irudia

Diskoa: Bizipoza

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Enpatia, laguntasuna eta errespetua Elkartasuna

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2013

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 02:24 min

Gako-hitzak: elkartasuna enpatia

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

BUSTI, BUSTI!

Tanta bat naiz itsasoan,

tantaz tanta elikatzen duguna.

Olatuen joan-etorrian

sortzen da elkartasuna.

 

Enbata datorrenean

behar zaitut nire aldamenean.

Geure burua ere babesten dugu-eta,

ingurua zaintzen dugunean.

 

Desberdinak gara baina,

zuregan ere ikusi naiteke.

Elkarrekin bat egiten dugunean,

orduan sentitzen bainaiz aske.

 

Zeure burua eta besteok maitez,

zu ere busti zaitez.

Zu ere busti zaitez, zu ere, bai,

busti zaitez!

 

Busti zaitez itsasoan,

elkartasunaren zipriztinetan,

irribarre bat aurkitzeko elkarren begietan.


 

Bakartzen baldin bagara,

ez gara nor eta ez gara itsaso.

Enpatiak batu eta askatzen gaitu,

eman gabe ezin baita jaso.

 

Inor ez gara arraroak,

baina aldi berean denok berezi.

Enpatia da bestearen larruan

sentitu, pentsatu eta bizi.

 

Enpatiak batu eta askatzen gaitu,

eman gabe ezin baita jaso.

 

Denok gara itsaso.

Denok gara itsaso.

Denok gara itsaso bat.

 

Tanta bat naiz itsasoan,

tantaz tanta elikatzen duguna

olatuz olatu elkartasuna.

BIZIPOZA - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia