Diskoa: Liluragarria
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Harmonian Hazten
Gaiak: Literatura Oreka eta afektibitatea
Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: aniztasun etniko eta kulturala Laguntza eta elkarlana
Abeslaria/Artista/Taldea: Ene Kantak
Urtea: 2020
Diskoetxea: Ene Kantak
Iraupena: 02:59 min
Gako-hitzak: India natura natura defendatu elkarlana
Oharrak: Karaokea
LILURAGARRIA
1- BAZEN BEHIN INDIA IPARRALDEAN
BASO BERDE ETA EDER BAT
ZORAGARRI BEZAIN EMANKORRA
HERRITARRENTZAT NAHIZ KANPOKOENTZAT
2- HERRITARREI ARNASA ETA BIZIA
EMATEN ZIETEN BASOEK.
KANPOTARREI DIRUA_ETA_ERRETXINA
BERAZ ZUHAITZAK MOZTEN HASI ZIREN.
(KLOK, KLOK, KLOK…)
3-BERAZ EMAKUME TALDE BATEK
ZUHAITZAK BESARKATU ZITUEN
HONELA ELKARRI BABESA_EMANEZ,
HAU ESATEN ZUTEN BITARTEAN:
CHIPKO-CHIPKO-CHIPKO-CHIPKO
4-KANPOTARRAK HORI IKUSIRIK
BASO HARTATIK JOAN ZIREN.
HERRITARREK BASOA MANTENTZEA
BETIRAKO LORTU ZUTEN.
ALTXORRA GUREA, ALTXOR BERDEA
INDARRA, BIZIA EMATEN DIGUNA.
EZ AL LITZAKE EDERRA
NORBERAK BAT LANDATZEA?
NATURA ESKERTZEKO
MODU EMANKORRA,
MODU EMANKORRA.
CHIPKO, CHIPKO, CHIPKO, CHIPKO...
Oharra: Chipko hitzak gogor heldu esan nahi du, estu eutsi.
LILURAGARRIA - ENE KANTAK
MUSIKA ETA LETRA: Nerea Urbizu
ABESLARIA: Maider Ansa
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.