Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Dakienaren antzera

abestiaren irudia

Diskoa: Amona mantangorri

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Harremanak

Azpigaiak: Familia-ereduak

Abeslaria/Artista/Taldea: Amaia Zubiria

Urtea: 2010

Diskoetxea: Serrano

Iraupena: 04:03 min

Gako-hitzak: familia ereduak

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

DAKIENAREN ANTZERA

Dakienaren antzera ez dakienak baleki

ez dela derrigorrezkoa aita bat edo ama bi

aita bat edo ama bi

famili bat osatzeko ez dela modu bakarra

ez garelako arraroak ordena aldatzen bada

ordena aldatzen bada.

 

Hemen ez dago tranparik

non daukagu arazoa

hemen ez dago arazorik egia osatzen doa

egia osatzen doa.

 

Dakienaren antzera ez dakienak baleki

denok ezberdin garela eskubide berdinekin

eskubide berdinekin

bi ama edo bi aita edo batzuetan bakarra

maitasunaren formula matematikoa ez dela

matematikoa ez dela.

 

Hemen ez dago tranparik

non daukagu arazoa

hemen ez dago arazorik egia osatzen doa

egia osatzen doa.

 

Dakienaren antzera ez dakienak baleki

mikatza aukera bat dela

gozoa ez dela beti ezti

gozoa ez dela beti ezti

sentimenduen legeak ezin direlako arautu

askapenaren bideak ez daitezela murriztu

gure hegalik ez moztu.

 

Hemen ez dago tranparik

non daukagu arazoa

hemen ez dago arazorik

egia osatzen doa

egia osatzen doa, egia osatzen doa,

egia osatzen...

AMONA MANTANGORRI - AMAIA ZUBIRIA

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia