Diskoa: esna zaitez
Eremuak: Harmonian Hazten
Gaiak: Oreka eta afektibitatea
Azpigaiak: Laguntza eta elkarlana
Abeslaria/Artista/Taldea: Kantu Kolore
Urtea: 2020
Diskoetxea: Kantu kolore
Iraupena: 03:54 min
Gako-hitzak: elkartasuna
DENOK BATERA
La, larala, la, la, la,
la, la, denok batera…
Bidai magiko batean
murgilduko naiz
ametsetan, bakardadean.
Kantatzen duen herria
entzun dut bat-batean.
Begira mendira,
loreak loratzen hasi dira alai-alai,
begira herrira,
lortu da justizia
Zeruan, hodeiak,
dantzaka noraezean,
zer naizen pentsatzean.
Mundu berri bat eskuetan,
etorkizuna denon artean,
zintzotasunean bustiko gara
elkarren ondoan.
La, larala, la, la, la, la, la,
denok batera…
Ta nortasuna eraikiz
aurrera noa,
inposatutako rolak haustean.
Eskubideak ekintzaz bete,
ez! hitzetan gera
Begira hiria,
askatasuna kalean barrena doa.
Begira herria, elkartasuna.
Zeruan, hodeiak
dantzaka noraezean,
zer naizen pentsatzean.
Mundu berri bat eskuetan,
etorkizuna denon artean,
zintzotasunean bustiko gara
elkarren ondoan.
Maitasun eztanda
barreiatu da airean
Maitasun eztanda
airean
Tinko bultz egin harkaitz handiari,
etorkizuna hor duzu.
Lortuko dugu, aurrera egin beti,
Ta garaipena hor dugu.
Guztiok, denok batera.
ESNA ZAITEZ - KANTU KOLORE
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.