Diskoa: Neure txiki polita (Gorbeialdeko kantuak oroituz)
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Literatura Ikerketa ingurunean
Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: ipuinak, kontakizunak, alegiak Izaki bizidunak: baserriko animaliak
Abeslaria/Artista/Taldea: Gontzal Mendibil
Urtea: 2011
Diskoetxea: Elkar
Iraupena: 03:33 min
Gako-hitzak: kontakizuna
DIMAKO IDIARI
Laguntasun bat eskatzen dautset
Aita San Antonioni,
bere izenean jarri ahal baleiz
bertso pare bat edo bi
berak egin da ikusten doguz
makinatxo bat mirari
euretaiko bat gura neunkeela
papel honetan ezarri.
Bizkaiko bazter-bazter bateko
Dima deritxon herrian,
idi eder bat zelan dagoan
nago esan beharrian:
hasi buruan eta atzera
hiru metro dau luzian,
hamairu arrak gogor gogorrak
biribilean garrian.
Apatxetatik goiko palara
ditu bederatzi arrak
aurreko beso bien erdian
barriz metro bat zabalak;
lurrean ere erdi tarraska
darabil bere bularra,
burua eta adar txikia
kolorez pinto nabarra.
Honen luzia ta honen zabala
ta honen gorputzen ederra,
itsasontzi bat dirudiela
atzetik eta aurrera;
Aste Santuen idi eder hau
eroan daurie Bilbora,
bertan ilteko uste osoaz
baina bizirik lotu da.
Tamalez dagoz berau hiltzeko
hain den ganadu ederra,
San Isidroak pasatuteko
daroadie Madrilera:
ganadu eder ederragorik
han agertuko ete da?
guztiz famadu ein dan idia
orain doaz han saltzera.
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.