Diskoa: Oles ta Oles
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Literatura
Azpigaiak: Tradizioak: Gabonak
Abeslaria/Artista/Taldea: Pantxoa eta Peio
Urtea: 1997
Diskoetxea: Elkarlanean
Iraupena: 03:26 min
Gako-hitzak: Salve
Oharrak: Kantaren azalpena: https://urtesasoiak.com/?page_id=73
DIOS TE SALVE
Dios te salve, ongi etorri,
gabon Jainkoak digula.
Gabon Jainkoak digula eta
urte onean sar gaitzala.
Etxekoandere galanta
begia duzu xarmanta.
Zure eskutik desiratzen dugu
xingarra eta lukainka.
Etxekoandere, nun zira?
Hil ala bizi zira?
Lehengo hura balin bazira
emazte galanta zira.
Arroltze bat gutixe
biga ere holaxe.
Hirur eman bazinintza
zure parerik ez laite.
Nagusi jauna, nun zira?
Hil ala bizi zira?
Leheneko balin bazira
gizon galanta zira.
Etxean eder heresa
jauregian karrosa.
Etxe huntako nagusiak
iduri du arrosa.
Etxean eder ohako
haurra sortzen deneko.
Etxe huntako etxekandereak
sekulan ez du beharko.
Etxean eder kortzeiru
dabilanean inguru.
Etxe huntako etxekanderea
Parabisuan aingeru.
Pantxoa eta Peio
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.