Diskoa: Irrien lagunak
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Hizkuntzak eta hiztunak
Azpigaiak: Euskara
Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Urtea: 2009
Diskoetxea: Katxiporreta
Iraupena: 02:07 min
Gako-hitzak: egin euskaraz euskara
EGIOZU EUSKARAZ!
Ezezagun bat baldin baduzu
mintzakide buruz buru
egintzaiozu euskaraz eta
baharbada jakingo du
atzerritar bat tokatuz gero
hurbildu euskaraz behintzat
zeren bestela ulertuko du
euskara ez dela beretzat.
Euskaraz mantso ari den norbait
aurrez aurre badaukazu
hitz egiozu euskaraz mantso
opari bat egiozu!
Norbaiten esan badizu
"euskaraz ez dakit hitz egiten nik"
ohartu zaitez ez dizu esan
entenditzen ez duenik.
Nahiz asko maite nahiz oso geure
sentitzen dugun euskara
inork agindu gabe erderaz
sarritan geu hasten gara
etzazu egin hainbeste duda
zeurea euskaraz esan
Edukazio gehiegizkoak
euskara galdu ez dezan!!
Nahiz asko maite nahiz oso geure
sentitzen dugun euskara
inork agindu gabe erderaz
sarritan geu hasten gara
etzazu egin hainbeste duda
zeurea euskaraz esan
Edukazio gehiegizkoak
euskara galdu ez dezan!! (bis)
IRRIEN LAGUNAK - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.