Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Egiozu euskaraz

abestiaren irudia

Diskoa: Tipi-tapa Korrika

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Ahozko hitzezko komunikazioa Hizkuntzak eta hiztunak

Azpigaiak: Ahozko hizkuntza eguneroko egoeretan Euskara

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2016

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 02:07 min

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

EGIOZU EUSKARAZ!

Ezezagun bat baldin baduzu

mintzakide buruz buru

egintzaiozu euskaraz eta

baharbada jakingo du

atzerritar bat tokatuz gero

hurbildu euskaraz behintzat

zeren bestela ulertuko du

euskara ez dela beretzat.

 

Euskaraz mantso ari den norbait

aurrez aurre badaukazu

hitz egiozu euskaraz mantso

opari bat egiozu!

Norbaiten esan badizu

"euskaraz ez dakit hitz egiten nik"

ohartu zaitez ez dizu esan

entenditzen ez duenik.

 

Nahiz asko maite nahiz oso geure

sentitzen dugun euskara

inork agindu gabe erderaz

sarritan geu hasten gara

etzazu egin hainbeste duda

zeurea euskaraz esan

Edukazio gehiegizkoak

euskara galdu ez dezan!!

 

Nahiz asko maite nahiz oso geure

sentitzen dugun euskara

inork agindu gabe erderaz

sarritan geu hasten gara

etzazu egin hainbeste duda

zeurea euskaraz esan

Edukazio gehiegizkoak

euskara galdu ez dezan!! (bis)

TIPI-TAPA KORRIKA - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia