Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Egizu dantzan

abestiaren irudia

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Harmonian Hazten

Gaiak: Objektuen, materialen, denboraren eta espazioen esplorazioa Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Espazio eta norberaren gorputzaren arteko ezaugarriak mugimenduan Mugimendu librea eta kontrolatua Gorputzaren irudia eta kontrola

Abeslaria/Artista/Taldea: LOA eta LAIA

Urtea: 2023

Diskoetxea: ©Paraxut Produkzioak

Iraupena: 02:58 min

Gako-hitzak: dantzan eskua hanka musika erritmo

Oharrak: Karaokea. Koreografia: https://youtube.com/shorts/P54L6hBpHdA?si=7DqkmXhL1f9zcQZJ

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

EGIZU DANTZAN
 
Nire besoa luzatuz
eta zurea besarkatuz,
abesti honen doinuarekin
behin eta berriz praktikatu.
 
Melodia konposatu
gitarra eta teklatu,
sormenaren itsasoan
olatu eta olatu.
 
Eskuak gora
eta behera,
alde batera
eta bestera,
dantzan, egizu dantzan,
gerria, aldaka, martxan.
 
Hankak erdi gurutzatu
oin puntak zintzilikatuz,
irribarre erraldoi hau
ezingo dute geratu.
 
Musikarekin askatu
larunbat ala zapatu,
erritmo biziko taupadak
ezin dituzte pausatu.
 
Eskuak gora
eta behera,
alde batera
eta bestera,
dantzan, egizu dantzan,
gerria, aldaka, martxan.
 
Letra politak asmatu,
banan-banan begiratu,
zenbat maite zaitudan,
laguna, ezin da inoiz mugatu.
 
LOA eta LAIA
Abeslariak: Ane Martinez eta Leire Aparicio

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia