Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Egun on auzoa

abestiaren irudia

Diskoa: Tipi-tapa Korrika

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Herri-antolaketa: auzoa, herria, dendak, herriko zerbitzuak (udaletxea, postetxea, osasun zentroa, kultur etxea, kiroldegia...)

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2016

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 02:44 min

Gako-hitzak: auzoa auzokideak

Oharrak: Koreografia   Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

EGUN ON AUZOA

GOIZERO KALERA IRTENDA, IZAN EGUZKIA ZEIN EURIA

NIRE AUZOA TOPATZEN DUT, AI NIRE AUZO MAITAGARRIA

PARKETIK ETA PLAZARA LAGUNAK ALA DENDARIAK

EDONON ENTZUTEN DIRA OZEN GURE AGUR KANTARIAK:

 

KAIXO JOXE RAMON!

ADIO MAIALEN...

IKUSI ARTE JON!

ZER MODUZ JOXEPA?

NON ZAUDE ANTXONI?

HEMEN NAGO ANTXON!

EGUN ON DENOI, KAIXO, EGUN OOON!!

 

KAXKAMOTZ TXAKUR TXURIA, HIRUGARREN PIXUKO LOROA

ERREKATXOKO ZUBIA, OGI DENDAKO USAIN GOXOA

TXUSEN ILEAPAINDEGIA, MOHAMEDEN LITXARRERI DENDA

ESPALOITIK ESPALOIRA, AGUR KANTARI HAU ENTZUTEN DA:

 

KAIXO JOXE RAMON!

ADIO MAIALEN...

IKUSI ARTE JON!

ZER MODUZ JOXEPA?

NON ZAUDE ANTXONI?

HEMEN NAGO ANTXON!

EGUN ON DENOI, KAIXO, EGUN OOON!!

 

ZER MODUZ JOXEPA?

KAIXO JOXE RAMON!

IKUSI ARTE JON!

ADIO MAIALEN...

NON ZAUDE ANTXONI?

HEMEN NAGO ANTXON!

EGUN ON DENOI, KAIXO, EGUN OOON!! 

TIPI-TAPA, KORRIKA! – PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia