Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Eiztaria eta usoa

abestiaren irudia

Diskoa: Antzinako zuhaitza

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Heriotza

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2017

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 03:15 min

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

EHIZTARIA ETA USOA

Urruna da, urruna,

usoaren urruma!

Egun batean, bidean,

Uso Zuri zen galdu;

zuriak ere geroztik

bere itzal beltza du.

Bihotzean bakarmina,

begietan lausoa,

bere taldetxotik bereiz,

noraezean usoa.

Urruna da, urruna,

usoaren urruma!

Taldera itzuli nahian,

horra hor arin-arin,

baina lurrean gordeta,

ehiztari bat harakin.

 

Ehiztariak eup egin du,

pin-pan-pun eskopetak:

arnasa hautsia usoak,

gogoa beltz poetak.

Urruna da, urruna,

usoaren urruma!

Usoaren lumak dantzan

ari dira edonora,

haizeak bat eraman du

poetaren leihora.

Luma eskuan hartuta,

letrak jartzen hasi da:

uso hura hil zen,

baina olerkian bizi da.

Urruna da, urruna,

usoaren urruma! 

ANTZINAKO ZUHAITZA – PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia