Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Ekolapiko

abestiaren irudia

Diskoa: Zazpikoloroa

Eremuak: Harmonian Hazten Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Norberaren zaintza Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Elikadura Ohitura jasangarriak, iraunkortasuna, energia berriztagarriak eta birziklapena

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2011

Diskoetxea: Katxiporreta

Iraupena: 02:28 min

Gako-hitzak: janari ekologikoa etxeko janaria ekologia

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

EKOLAPIKOA

Lurrari eman eta jaso lurretik,

gozamenak badauka lana aurretik.

Ortutik platerera distantzi gutxi,

plateretik ahora ezer ez utzi.

Sartu ezazu koilara gure eltzean

eta sartuko gara zure etxean.

 

Nahi dut bertakoa:

naturala askoa

gozoa, freskoa.

Nahi dut lurrekoa.

Nahi dut etxekoa.

Nahi dut eltzekoa.

Nahi dut garaikoa.

Nahi dut betikoa. 

Nahi dut logikoa.

EKOLOGIKOA!

Ez izan tontolapikoa;

hautatu, ekologikoa!

 

Maitasuna hasten da sabel barnean,

maitasuna hazten da jaten denean.

Eko-logikoa izan, merezi baitu.

Lurra zaintzen badugu, zainduko gaitu.

Nabari da hautatzen badakizula,

E-kokolo-lapiko on dagizula!

 

Nahi dut bertakoa...

ZAZPIKOLOROA  - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia