Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Elkarrekin jolasten

abestiaren irudia

Diskoa: Mundu berri bat guztiontzat 3

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Elkartasuna Segurtasun afektiboa Gaixotasunak, sindromeak eta gaixotasun bereziak

Abeslaria/Artista/Taldea: Ainhoa LarraƱaga / Sergio (Patxuko)

Urtea: 2023

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 05:00 min

Gako-hitzak: tribu hizkuntza sekretua elkarrekin elkarrentzat soinua

Oharrak: Zeinu hizkuntza

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ELKARREKIN JOLASTEN
 
Belazeetan kilkerren
bila gabiltzala
ze ordu den ahaztu,
ilea berdez tintatuz
ispilu aurrean
punky eran orraztu,
meriendan gusanitoak,
patata frijitu
eta zukua nahastu
nahi al duzu tribu txiki
bateko hizkuntza
sekretuan solastu
elkarrekin elkarrentzat
sortuko ditugun
jolasetan jolastu.
 
Handitzean makarroiak
gosaldu ahalko
ditugula amestu,
kolore desberdineko
kaleko baldosak
zapaltzea saihestu,
begiak itxiz ikusi,
geldirik dantzatu,
barrurantza abestu,
nahi al duzu tribu txiki
bateko hizkuntza
sekretuan solastu
elkarrekin elkarrentzat
sortuko ditugun
jolasetan jolastu.
 
Txistu soinurik ez duen
haize ufadaka
gogotik egin txistu,
orain arte ilun zeuden
pasabideetan
argi zuriak piztu,
besoak zabaldu eta
superbotereak
ditugula sinistu,
nahi al duzu tribu txiki
bateko hizkuntza
sekretuan solastu
elkarrekin elkarrentzat
sortuko ditugun
jolasetan jolastu.
 
Hodeiek herensugeek
bezalako forma
daukatelako poztu,
txokolatezko boladun
izozkiarekin
mihi punta izoztu,
gure ezkutalekura
nondik iristen den
gordetzea adostu
nahi al duzu tribu txiki
bateko hizkuntza
sekretuan solastu
elkarrekin elkarrentzat
sortuko ditugun
jolasetan jolastu.
 
Musika: Xabier Zabala
Hitzak: Eli Pagola
Ahotsak: Ainhoa Larrañaga, Sergio (Patxuko)
Zeinu Hizkuntzako interpretea: Ainhoa Moiua
Pausoka Elkartea

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia